martes, 2 de noviembre de 2010

BERTSO-RUMBA

Bertso-lagunak, bertso-eskola, bertso-parrandak, bertso-frikiak... eta orain BERTSO-RUMBA!
Bai, bai, entzuten duzuen moduan, gure errima traketsak, neurri berriak, abesti zaharrak, musikari trebeak eta entrenamendu pixka bat, pote batean sartu, gure bertso-frikiskimoarekin eta ondo pasatzeko gogoekin batu, eta magia!! Bertso-rumba atera da. 
Trapagarago gaztegunean egin genuen gure lehen saioa, eta ondoren Basaurin ere gure ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Momentuz Zallako eta hasi bertso eskolako zenbait bertsolarik hartu dute parte, eta ezin ahaztu, musikariak, Sagardole taldea!

Publikoak ondo pasatzen du, eta guk askoz hobeto, beraz bertso rumba aurrera doa! Hobetzen joango gara, espero dugu laster beste saio bat egin ahal izatea, beraz, abisatuko zaituztegu, eta aukera izango duzue bertso-munduan modan dagoen ikuskizun hau ikusteko! Abesti ezagunak erabiltzen ditugu, hala nola, " noches de bohemia" edo " hegan noa ta hegan nator", hortaz, etorri zaitezte abestu eta dantzatzeko prest!
  

viernes, 29 de octubre de 2010

Jon Barrokal , Enkarterriko Txapelduna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Gure bertso eskolako kidea eta Enkarterriko bertsolari txapelduna den Ion Barrocalek hurrengo Azaroaren 7an Erromoko Gobela kiroldegian Bizkaiko txapelketako kanporaketan parte hartuko du. Iragan Ekainaren 5ean Zierbenan izan zen Enkarterriko bertsolari txapelketan lortu zuen bizkaiko txapelketarako sarrera garaile irtetean. Modu batean guztiok izan ginen garaile, lehenengo aldiz Enkarterrian kanporaketak egin izan baitziren, ta nabaria delako bertsozaletasunak gure eskualdean izan duen gorakada. Zergatik ez? Aupa gu! Bertso eskolakook han egongo gara Ioneri gure berotasuna ta animoa helarazi nahian, ta zuri berdina egiteko deia egiten dizugu. Pertsona  apala, bertsolari ona ta ta lagun ta kide aparta! Animo Ion!

 Azaroak 7
ERROMOKO GOBELA KIROLDEGIAN
17.30etan
 
Hasi Bertso Eskola

lunes, 11 de octubre de 2010

HASI Bertso Eskola

Kaixo Lagunak:

Hemen duzue HASI Bertso eskolaren blog berria. Bertan Ibar ezkerra eta Meatzaldeko Bertso munduko erreferentea izan nahi du. Bertan Bertsolaritzaren inguruko informazioa zabalduko da, eta danon eskura egoteko plataforma izan nahi du.