martes, 2 de noviembre de 2010

BERTSO-RUMBA

Bertso-lagunak, bertso-eskola, bertso-parrandak, bertso-frikiak... eta orain BERTSO-RUMBA!
Bai, bai, entzuten duzuen moduan, gure errima traketsak, neurri berriak, abesti zaharrak, musikari trebeak eta entrenamendu pixka bat, pote batean sartu, gure bertso-frikiskimoarekin eta ondo pasatzeko gogoekin batu, eta magia!! Bertso-rumba atera da. 
Trapagarago gaztegunean egin genuen gure lehen saioa, eta ondoren Basaurin ere gure ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Momentuz Zallako eta hasi bertso eskolako zenbait bertsolarik hartu dute parte, eta ezin ahaztu, musikariak, Sagardole taldea!

Publikoak ondo pasatzen du, eta guk askoz hobeto, beraz bertso rumba aurrera doa! Hobetzen joango gara, espero dugu laster beste saio bat egin ahal izatea, beraz, abisatuko zaituztegu, eta aukera izango duzue bertso-munduan modan dagoen ikuskizun hau ikusteko! Abesti ezagunak erabiltzen ditugu, hala nola, " noches de bohemia" edo " hegan noa ta hegan nator", hortaz, etorri zaitezte abestu eta dantzatzeko prest!