Hemen dago bertsolari dokumentalaren pilotoa.
BERTSOLARI PILOTO SPANISH SUB. from txintxua on Vimeo.
Disfrutatu!!!
jueves, 30 de diciembre de 2010
viernes, 24 de diciembre de 2010
Txapela
Hemen daukagu Jon Barrocal, bertso eskolako kidea eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu duena. Hauxe da finala bere bakardadean, bertso eskolako kideetatik urrun ikusi ostean, egin zuen gogoeta:
Saio osoan ederki asko ibili zen Galdakoztarra, eta tarteka kolpe ederrak jo zituen. Desguaceari buruzko bertsoak, esaterako, itzelak izan ziren. Zorionak Arkaitz!
Eskualdeetako saioak, kanporaketak, finalaurrekoak, eta finala. Lau koska Regionaletik Champions Leaguera, herriko txosnetatik BEC-era.
Eskualdeetako saioak, kanporaketak, finalaurrekoak, eta finala. Lau koska Regionaletik Champions Leaguera, herriko txosnetatik BEC-era.
Eta orain berriro BEC-etik herriko txosnetara. Alde eta aldi honetan meatz aberatsa bat dugu ustiatzeko, gure mea ez dadila lurpean geratu. Hori bai, badaezpada, zuhur ibiltzea hobe, beti dabilelako putakumeren bat azpijanean. Leku guztietan daude. Ezer egin ez, liskarrak sortu eta sakela betetzeko pronto. Oso bestelakoak direlako hitz egitea eta hitza betetzea. Aurpegia izatea eta aurpegia ematea desberdina den bezala. Gure eskualdean ere denak ez baitira meatzariak, meatzarien forro polar, zapatila edo txapela eduki arren. ( Ion Barrokal )
Hona hemen, bere bertso saioa txukun egin ostean bota zuen agurra. Bideoa aldrebes dagoen arren, disfrutatzeko aukera izango duzue. Aupa Ion!!!!!
domingo, 19 de diciembre de 2010
Basetxe Gaztetxean publikatutako iritzia.
Bertso eskolako kide berria.
Hemen daukagu Bertso-Eskolako kide berria. Suhar. Aurreko egunean bere bisita izan geneuen eskolan eta nola ez, bere bizitza laburrean zer egin behar du, ba? Egun honetan bere lehengo bertso eskola hartu zuen eta adi adi egon zen bertan. Ikasle fina izango da, eta denborarekin bertsolari hobea.
Zorionak bikote eta ongi etorri Suhar!!!
martes, 2 de noviembre de 2010
BERTSO-RUMBA
Bertso-lagunak, bertso-eskola, bertso-parrandak, bertso-frikiak... eta orain BERTSO-RUMBA!
Bai, bai, entzuten duzuen moduan, gure errima traketsak, neurri berriak, abesti zaharrak, musikari trebeak eta entrenamendu pixka bat, pote batean sartu, gure bertso-frikiskimoarekin eta ondo pasatzeko gogoekin batu, eta magia!! Bertso-rumba atera da.
Trapagarago gaztegunean egin genuen gure lehen saioa, eta ondoren Basaurin ere gure ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Momentuz Zallako eta hasi bertso eskolako zenbait bertsolarik hartu dute parte, eta ezin ahaztu, musikariak, Sagardole taldea!
Publikoak ondo pasatzen du, eta guk askoz hobeto, beraz bertso rumba aurrera doa! Hobetzen joango gara, espero dugu laster beste saio bat egin ahal izatea, beraz, abisatuko zaituztegu, eta aukera izango duzue bertso-munduan modan dagoen ikuskizun hau ikusteko! Abesti ezagunak erabiltzen ditugu, hala nola, " noches de bohemia" edo " hegan noa ta hegan nator", hortaz, etorri zaitezte abestu eta dantzatzeko prest!
viernes, 29 de octubre de 2010
Jon Barrokal , Enkarterriko Txapelduna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
Gure bertso eskolako kidea eta Enkarterriko bertsolari txapelduna den Ion Barrocalek hurrengo Azaroaren 7an Erromoko Gobela kiroldegian Bizkaiko txapelketako kanporaketan parte hartuko du. Iragan Ekainaren 5ean Zierbenan izan zen Enkarterriko bertsolari txapelketan lortu zuen bizkaiko txapelketarako sarrera garaile irtetean. Modu batean guztiok izan ginen garaile, lehenengo aldiz Enkarterrian kanporaketak egin izan baitziren, ta nabaria delako bertsozaletasunak gure eskualdean izan duen gorakada. Zergatik ez? Aupa gu! Bertso eskolakook han egongo gara Ioneri gure berotasuna ta animoa helarazi nahian, ta zuri berdina egiteko deia egiten dizugu. Pertsona apala, bertsolari ona ta ta lagun ta kide aparta! Animo Ion!
Azaroak 7
ERROMOKO GOBELA KIROLDEGIAN
17.30etan
ERROMOKO GOBELA KIROLDEGIAN
17.30etan
Hasi Bertso Eskola
lunes, 11 de octubre de 2010
HASI Bertso Eskola
Kaixo Lagunak:
Hemen duzue HASI Bertso eskolaren blog berria. Bertan Ibar ezkerra eta Meatzaldeko Bertso munduko erreferentea izan nahi du. Bertan Bertsolaritzaren inguruko informazioa zabalduko da, eta danon eskura egoteko plataforma izan nahi du.
Hemen duzue HASI Bertso eskolaren blog berria. Bertan Ibar ezkerra eta Meatzaldeko Bertso munduko erreferentea izan nahi du. Bertan Bertsolaritzaren inguruko informazioa zabalduko da, eta danon eskura egoteko plataforma izan nahi du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)