viernes, 7 de enero de 2011

San Bixenteko Jaiak



Eta betiko legez,  Bertso Eskolak San Bixenteko Jaietan parte hartuko du. Aurtengoan hiru ekintza antolatu ditugu hona hemen denak:

Lehenengo igandean, hilaren 16an,  Herri bazkariaren ostean, Bertso Runba. Sagardole eta Far Westeko bertsolariok animatuko dugu arratsaldea.




Urtarrilaren 20an, Osteguna iazko moduan, Bertso eskola ibiltaria egingo dugu auzoko tabernetatik. Bertso poteoa eskolako kideekin.


Urtarrilaren 21an Sasiburu Euskara Elkartea, eta Jai Batzordearekin Batera Bertso afaria antolatu dugu. Hona hemen kartelean informazio guztia.



Beraz, Animatu!!! Etorri goxo goxo afaltzera
eta beste ekintzetan parte hartzera!!!!!!


viernes, 24 de diciembre de 2010

Txapela

Hemen daukagu Jon Barrocal, bertso eskolako kidea eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu duena. Hauxe da finala bere bakardadean, bertso eskolako kideetatik urrun ikusi ostean, egin zuen gogoeta:

Saio osoan ederki asko ibili zen Galdakoztarra, eta tarteka kolpe ederrak jo zituen. Desguaceari buruzko bertsoak, esaterako, itzelak izan ziren. Zorionak Arkaitz!




Eskualdeetako saioak, kanporaketak, finalaurrekoak, eta finala. Lau koska Regionaletik Champions Leaguera, herriko txosnetatik BEC-era.

Eta orain berriro BEC-etik herriko txosnetara. Alde eta aldi honetan meatz aberatsa bat dugu ustiatzeko, gure mea ez dadila lurpean geratu. Hori bai, badaezpada, zuhur ibiltzea hobe, beti dabilelako putakumeren bat azpijanean. Leku guztietan daude. Ezer egin ez, liskarrak sortu eta sakela betetzeko pronto. Oso bestelakoak direlako hitz egitea eta hitza betetzea. Aurpegia izatea eta aurpegia ematea desberdina den bezala. Gure eskualdean ere denak ez baitira meatzariak, meatzarien forro polar, zapatila edo txapela eduki arren. ( Ion Barrokal )

Hona hemen, bere bertso saioa txukun egin ostean bota zuen agurra. Bideoa aldrebes dagoen arren, disfrutatzeko aukera izango duzue. Aupa Ion!!!!!





domingo, 19 de diciembre de 2010

Basetxe Gaztetxean publikatutako iritzia.

Hemen daukagu gure laguntxo batzuek eginiko iritzi artikulua. Bertso finala baino haratago doana. Aupa zuek eta lazter, horrela jarraituta TRAPAGAKO BERTSO ESKOLA sortzeko ohorea izango duzue.


Gora FAR-WEST Euskalduna!!!!!



Bertso eskolako kide berria.

kaixo lagunak:

Hemen daukagu Bertso-Eskolako kide berria. Suhar. Aurreko egunean bere bisita izan geneuen eskolan eta nola ez, bere bizitza laburrean zer egin behar du, ba? Egun honetan bere lehengo bertso eskola hartu zuen eta adi adi egon zen bertan. Ikasle fina izango da, eta denborarekin bertsolari hobea.




Zorionak bikote eta ongi etorri Suhar!!!  

martes, 2 de noviembre de 2010

BERTSO-RUMBA

Bertso-lagunak, bertso-eskola, bertso-parrandak, bertso-frikiak... eta orain BERTSO-RUMBA!
Bai, bai, entzuten duzuen moduan, gure errima traketsak, neurri berriak, abesti zaharrak, musikari trebeak eta entrenamendu pixka bat, pote batean sartu, gure bertso-frikiskimoarekin eta ondo pasatzeko gogoekin batu, eta magia!! Bertso-rumba atera da. 
Trapagarago gaztegunean egin genuen gure lehen saioa, eta ondoren Basaurin ere gure ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute. Momentuz Zallako eta hasi bertso eskolako zenbait bertsolarik hartu dute parte, eta ezin ahaztu, musikariak, Sagardole taldea!

Publikoak ondo pasatzen du, eta guk askoz hobeto, beraz bertso rumba aurrera doa! Hobetzen joango gara, espero dugu laster beste saio bat egin ahal izatea, beraz, abisatuko zaituztegu, eta aukera izango duzue bertso-munduan modan dagoen ikuskizun hau ikusteko! Abesti ezagunak erabiltzen ditugu, hala nola, " noches de bohemia" edo " hegan noa ta hegan nator", hortaz, etorri zaitezte abestu eta dantzatzeko prest!
  

viernes, 29 de octubre de 2010

Jon Barrokal , Enkarterriko Txapelduna, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Gure bertso eskolako kidea eta Enkarterriko bertsolari txapelduna den Ion Barrocalek hurrengo Azaroaren 7an Erromoko Gobela kiroldegian Bizkaiko txapelketako kanporaketan parte hartuko du. Iragan Ekainaren 5ean Zierbenan izan zen Enkarterriko bertsolari txapelketan lortu zuen bizkaiko txapelketarako sarrera garaile irtetean. Modu batean guztiok izan ginen garaile, lehenengo aldiz Enkarterrian kanporaketak egin izan baitziren, ta nabaria delako bertsozaletasunak gure eskualdean izan duen gorakada. Zergatik ez? Aupa gu! Bertso eskolakook han egongo gara Ioneri gure berotasuna ta animoa helarazi nahian, ta zuri berdina egiteko deia egiten dizugu. Pertsona  apala, bertsolari ona ta ta lagun ta kide aparta! Animo Ion!

 Azaroak 7
ERROMOKO GOBELA KIROLDEGIAN
17.30etan
 
Hasi Bertso Eskola